-
Argitaratzeak:
Recent Comments
- ciritzi on “Europa parkea ez ukitu” manifestaldia
Tag Archives: 15 Octubre
Bizkaiko gizarte-mugimenduetako kide guztiei gonbita luzatzeko gutun irekia
Datorren urriaren 15ean, hainbat erakundek deitutako manifestaldiak egingo dira Amerikan, Asian, Afrikan eta, batik bat, Europan. Bizkaian, manifestaldi horretarako deialdia egiteko ekimena M15Mk eta BDO/DRYk bultzatu dugu.
Maiatzaren 15aren, akanpaden eta asanbladak Bizkaiko auzo eta herrietara zabaldu ondoren, sistema sakonki aldatzearen alde dihardugun mugimenduok datorren urriaren 15ean batasun-irudia emateko parada dugula deritzogu. Asmo horrexekin jotzen dugu zuengana guztiongana.
Nazioarteko mobilizazio hau babesteko eta bertan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, umiltasunik handienaz. Zuen parte-hartzea estimatzen dugu, baina, zera nahi dugu, batez ere: errotiko aldaketa horietara bideratuko gaituzten zubiak eraikitzea elkarren artean, hemen nahiz munduan, eskuratzeko modukoak ez ezik, inoiz baino ezinbestekoagoak diren aldaketetara zuzenduko gaituztenak, alegia.
Datorren astelehenean, urriak 10, arratsaldeko 19:30etan Arriaga enparantzan, gurekin bilera bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bileraren xedea, batetik, landu dugun manifestua zuei aurkeztea eta elkarrekin eztabaidatzea izango da eta, bestetik, manifestaldia prestatzea —18:30ean Jesusen Bihotzetik atera eta, Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, Arriaga enparantzara helduko dena—.
Batasunaren eguna da, entzungo gaituzten eguna.
Bizkaiko U15aren Antolakuntza Taldea
Aldaketa globalaren alde, garapen eta iraultza globalaren alde.“
Zalantzarik baduzue, e-mail bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan:
organizacion15octubre@gmail.com
Hartu komunikabideak! Urriak 15a zabaltzeko kanpainan parte hartu
Sevillako Komunikazio taldeak (facebook) kanpaina honi eman dio hasiera deialdi honen zabaleran guztiok har dezagun parte, bai irrati zein prentsaren bitartez.
Hartu Irratia! Baliatu gaitezen irratiek iritzientzako duten denborataz U15ko deialdiaren berri emateko (programan hitzegiten ari diren gaiari lotuz eta beti ere errespetu osoz). Sevillako taldearen barruan hainbat Irrati saioen telefono eta ordutegiak aurkituko dituzue.
Hartu Aldizkariak! Azala eta gero, zuzendariari zuzendutako atala irakurriena da. Aprobetxa dezagun aukera edonork mail edo gutun baten bitartez, 200 hitzeko nota laburra idazteko U15ari buruz. Horrelako asko jasoz gero, gaiaren garrantzia kontutan hartu beharko lukete eta agian horren inguruko artikuloren bat idatzi ere. Sevillatik jasotako informazioak helbideen zerrenda errazten digu (nahiz eta gehienak Andaluziako argitalpenak izan, gutun hoiek zelan idazteko jarraibedeak eskaintzen dizkigu).
Gogoan izan behar dugu oraindik pertsona askok ez dutela interneten bidezko informazioa jasotzen eta oraindik idatzizko prentsa dela berriak hedatzeko modu garrantzitsuena.
Euskadi mailan helbideak eta telefonoak eguneratzeko prest dagoen horrek, info@m15mbizkaia.net -ra bidali dezake.
Urriak 15-eko Manifestazioa – Parte Hartu!
Abiapuntua eta irteteko ordua: 18:30 Bihotz Sakratua : Sagrado Corazón
Ibilbidea: Kale Nagusitik (Moyua Plaza, Plaza Biribila), Arriagaraino
Leloa: Ahal dugu, nahi dugu, egin dezagun: aldaketa globalaren alde
Kartelak eta eranskailuak, MATERIALAK sailan aurkitu dezakezu.
U15 antolaketa taldearen hurrengo batzarra Urriak 13, OSTEGUNA Arriagan 20:00etan (Plaza Berrian euria egitekotan). Prestakuntza lanekin jarraitzen dugu, eta hainbat materialekin, bake eta errespetu lan taldearekin eta logistikarekin laguntzatxo bat beharko genuke. Oraindik ez bazara parte hartzen ari, anima zaitez eta lagundu ezazu!.
Beharrezkoak ditugun materialen zerrenda:
- Soinu ekipoa: bozgorailuak, electrizitate sorgailuak,..
- Pankartetarako materiala eta jada egindako pankartak
- …
Organizazio taldearekin harremanetan jartzeko, idatziguzu honako helbide elektronikora: organizacion15octubre@gmail.com
ASTEBURUKO PLANGINTZA – M15M BIZKAIA Bizkaiko Herri Asanblada
- Ostiralean, 18etan Arriagan (euria egitekotan Plaza Berrian): Urriak 15eko manifestaldiaren antolaketarako bilera.
- Larunbatean, egun osoan zehar: Etxebizitzari buruzko jardunaldiak Udondoko Gaztetxean (Leioa) https://www.facebook.com/#!/event.php?eid=291437794216027
- Igandean, 18etan Arriagan (euria egitekotan Plaza Berrian): Bizkaiko Herri Asamblada.
Parte hartu ezazue! Ez utzi besteen eskuetan.
+ INFO:
blog: http://m15mbizkaia.net/
facebook: M15MBizkaia
twitter: @m15mbizkaia
<!–:eu–>Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra <!–:–><!–:es–>Reunión organizativa manifestación 15-O<!–:–>
Bihar, ostirala, 18:00etan Arriagan Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra egongo da, euria egitekotan, Plaza Berrira mugituko gara.
Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu, Sin categoría
Tagged 15 Octubre, 15-O, manifestación
Comments Off


