Demokraziak ezin du gutxi batzuen zerbitzura egon. Halabeharrez, herriaren zerbitzura egon behar du, hiritarren zerbitzura. Iraunkorra eta parte-hartzailea izan behar du. Alderdi politiko zein mugimendu sozialetara irekia egon behar du. Demokraziak benetako izan dadin, esparru politiko, zein ekonomiko eta sozialera hedatu behar du. Botere publikoetan eraldaketa sakonak exijitzen ditugu, baita era erantzulean, hiritarrak garen neurrian dagozkigun konpromiso indibidual zein kolektiboak gure gain hartzen ditugu ere, aldaketa posible izan dadin.
Mugimendu garai honetan zehar, eta Arriagako Plazan jarraiki jasotako proposamenen artean, gure aldarrikapenak azalduko ditugu, Bilboko Asanbladan identifikatu, landu eta onartu diren bi ekintza-ildoen inguruan.
1. Ardatza – Demokrazia eta Parte-hartzea
Bizi dugun sistema demokratikoa merkatuaren diktaduraren menpean dago; botere ekonomikoak botere politikoa babestu eta zuzentzen du. Demokraziak ezin du egon talde pribilegiatu baten zerbitzura, bere oinarriak boterea herriaren esku egotean eta “guztien onerako” aritzean dautza eta. Horregatik, esparru politikoetan, erakunde publikoetan herriaren borondatearen benetako ordezkaritza eragozten duten eskasia demokratikoak zuzentzea ezinbestekoa da.
Demokrazia afera publikoetan gizartearen parte-hartzea oinarri duen sistema da eta horretarako egiazko informazio eta komunikazio independenterako eskubidea bermatu behar da. Beharrezkoa da dauden tresnak erabili edota hobetzea eta beste berri batzuk sortzea. Honek jarduera politikoaren gaineko kontrolean eta guztion eskubideen gainean eragiten duten gai, neurri eta proposamenen gainean erabakiak hartzerakoan parte- hartze aktibo eta zuzena bermatzea du helburu.
1.1- Demokrazia parte-hartzailea
Sistemaren eboluzioa ezinbestekoa da, pertsonek politikaren eta erabaki-eskumenen gaineko kontrola era eraginkorrean edukitzea ahalbidetzen duten printzipioak berreskuratzea:
1. Politikak lokal zein nazioarteko elite ekonomikoen duen menpekotasuna deuseztatzea, baita klase politikoaren pribilegio guztiak ere.
2. Hiritarren afera-publikoetan parte-hartzeko eskubidea bermatzea, parte-hartze hau aktiboa, zuzena eta loteslea izan dadin dagozkion mekanismoak doituz, beren instituzioetako ordezkarien gaineko kontrol eraginkorrarekin.
3. Munduko herri guztiek euren etorkizunaren gainean erabakitzeko eskubidea aitortzea, baita estatu- eta ekonomia-ereduari dagokionez ere.
Eboluzio demokratikoa exijitzen dugu sistema politikoak botere ekonomikoarekiko autonomia berreskuratzea oinarri, erabaki-eskumena hiritarren parte-hartze zuzenerantz aurrera egin dezan. Afera-publikoetan jardueraren eta kudeaketaren gardentasuna eta ustelkeria politiko eta ekonomikoaren erauzpena eskatzen ditugu.
1.2. Hiritarren parte-hartzea
Beharrezkoa da demokrazia parte-hartzailea sustatzea herri-kontsulta lotesleak martxan jarriz eta hiritarren erabaki-eskumenekiko sarbidea erraztuz.
Demokrazia ordezkatzailea (hauteskundeak) zuzena (asanbladak) eta erdi-zuzena (herri- kontsulta eta erreferendumak) exijitzen ditugu. Erakundeen gaineko herriaren kontrola eraginkor egin behar da, bai haren gaineko informazio, difusio, parte-hartze eta jarduera politikoari dagokionez, baita gastu publikoari dagokionez ere. Lege-izapidetzea arindu eta legegintzarako herri-egitasmoa lotesle bihurtu behar da, baita erreferendumak ere, betiere oinarrizko eskubide edota giza-eskubideak urratzen ez dituzten kasuetan.
1.3. Eskubide politiko eta zibilak eta askatasun publikoak
Pertsona guztientzako askatasunak eta espazio publikoaren erabilpen eta disfrutea bermatzea beharrezkoa da. Gatazka eta problema sozialak ezin dira errugabetasun- presuntzioa eta hiritarren askatasunak urratzen dituzten legeen eta hauen erabilpena eragozten dutenen bidez konpondu. Segurtasunak ezin du oinarrizko eskubideen gainetik pasa. Justiziak hiritarren zerbitzura egon behar du bere independentzia eraginkorra bermatuz.
Oinarrizko eskubideak zapaltzen dituzten legeen indargabetzea eskatzen dugu, honako eskubide hauetatik hasita: legearen aurreko berdintasuna, adierazpen askatasuna, informazioa jasotzeko eskubidea, osotasun fisikorako eskubidea, biltze-, manifestazio- eta elkartze-eskubideak, joan-etorri askerako eta bizilekuz aldatzeko eskubidea, sinesmen askatasunerako eskubidea… Honek pertsonen askatasuna eta eskubideen jarduera aurreikusten dituzten araudi-multzoaren sorrerarekin batera aurrera egin behar du.
2. Ardatza: Gizarte-justizia. Eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak.
Egungo krisiak eredu kapitalista eta espekulatibo honen eta benetako eskubideen adierazpenen arteko dibergentzia ageriko egiten du.
Krisiak ustiaketa, espekulazioa eta bidegabekerian oinarritutako sistema osoaren erabateko porrota ikustarazten du.
Bidegabekerian oinarritutako menderapen-eredu baten porrotaren ostean, eta alternatibak egon daudelako, ezinbestekoa da denon artean sistema osoaren eraldaketaren alde borrokatzea.
2.1- Gizarte-ongizatearen kontrako legeen indargabetzea.
Babestu beharko lituzkeenak erasotzen dituen eredu sozioekonomikoa eraldatzea ezinbestekoa da. Honek honakoa esan nahi du: pertsonen eskubide sozialak urratzen dituen legerik ez onartzea.
Maila sozioekonomiko zein kulturalean gizarte-ongizatearen kontrako legeen indargabetzea exigitzen dugu, bestek beste, Pentsioen-erreforma Legea, Lan-erreforma Legea eta Negoziazio Kolektiboaren-erreforma.
2.2- Hiritar-eskubideak
Hiritar-eskubideak pertsona guztiei datxekie eta, beraz, instituzioek hauen gauzatze eraginkorra bermatu behar dute. Eskubide ekonomiko, sozialak, kulturalak eta berdintasunezkoak dira hauek, nazioarte-mailan aitortuak.
Pertsonen duintasunerako oinarrizko diren zerbitzu guztien ezkutuko zein ageriko pribatizazio-prozesu guztien debekua exijitzen dugu. Ezinbestekoa da etxebizitza, osasungintza, hezkuntza eta oinarrizko errenta unibertsala jasotzeko eskubideak bermatzea.
Sexu-baldintza, jatorri, aukera politiko edo erlijioso eta abarrez gaindi, pertsona guztien berdintasuna eskubide moduan aitortzea exijitzen dugu.
2.3- Sistema ekonomikoaren erregulazioa
Estatu demokratiko batek kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu behar ditu, baita hauen bideragarritasuna ere, haren kudeaketarako estatuaren erantzukizunaren bidez, zerbitzu hauek finantzatzeko aukera bere gain hartuz, kutxa publikoei dirusarrera erregularrak bermatzen dizkion enpresen parke-publiko indartsu eta funtsatutako bat barne.
Kreditua gehienen interesen zerbitzura dagoen banku publiko eta sozialaren sorkuntzaren bidez bermatua izan dadila exijitzen du, banku pribatuen erreskatea era aktiboan eragotziz eta iraganeko erreskateetan mailegatutako dirua itzultzera behartuz. Hipoteka-legearen erreforma nahitaezkoa da ordainean emateko aukera sartzeko, hau da, zorra etxebizitza entregatuz kitatzeko aukera sartzeko, betiere lehenengo etxebizitzaren kasuan eta zorduna onustez aritu denean.
Lan-segurtasun eta egonkortasuna bermatu behar dira, baita maila pertsonalean ere, lan- errentak gizarte-ongizatearen eragile nagusia direlako eta kate-ekonomikoaren baitako gehienak bere gain hartzen dituelako.
Lanaren eta aberastasunaren banaketa exijitzen ditugu, lan-harremanen oinarriak hauexek izan daitezen. Zerga bidezko ekarpenak heinekotasun irizpideetatik abiatuta egingo dira, besteak beste, SICA V en deuseztapenaren bidez eta paradisu fiskalen erabileraren penalizazioaren bidez.
Pertsona guztiek behar adinako gutxiengo diru-sarrerak jasotzea eta bidegabeko diru- sarreren arkua deuseztatzea, aberastasunaren birbanaketa eraginkorra sustatzea ezinbestekoak dira.
2.4- Hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza batek honako esan nahi du: hezkuntza zabala eta parte-hartzailea, hezkuntza-komunitatea, zentzurik zabalenean, aktiboki inplikatuta egotea ziurtatzenduena. Pentsaera kritiko eta autonomoaren garapena bermatuko duen osoko hezkuntza, gaitasun pertsonal eta sozialak era konkretu eta jarraian jorratuz, demokrazia parte- hartzaile bati dagozkion printzipioei men eginez.
Hezkuntza publiko, laiko, berdinkide, demokratikoa, kalitatezkoa eta merkatuaren interesetatik kanpo dagoenaren bermea exijitzen dugu. Hezkuntza-eragileen parte- hartzearekin hezkuntza-lege bat egitea oinarrizkoa da. Honen gaineko errespetu-akordio bat egotea beharrezkoa da, gobernu-mailako aldaketen gainetik.
2.5-Ingurugiroaren defentsa eta kontsumo erantzulea
Gehiago edukitzeak planetako baliabideak agortzen jarraitzea esan nahi du gizarte aberatsetan.
Ingurugiroaren defentsa ez da abstraktua, elikadura-subiranotasuna behar dugu, zentral nuklearren itxiera eta energia berriztagarrien erabilera, errepidezko garraioen eta kotxearen erabileraren murrizketa, ingurugiroa zaintzeko mugarrietako batzuk aipatzearren.
Interes pribatuaren onerako eta ingurugiroaren kalterako sektore publikotik egiten diren azpiegitura erraldoien geldiketa eta hauek berriro ere ez sustatzea exijitzen dugu, ez garapen-ereduaren gaineko eztabaida publiko, garden eta informatua egin arte behintzat.
Egungo produkzio-sistemaren aldaketa exijitzen dugu, planetaren baliabideak agortzen dituelako. Gure kontsumo-eredua ezin da munduko biztanleria osora hedatu. Eredu jasangarri, justu eta erantzule bat eskatzen dugu eta eredu honekin konprometitu egiten gara.
2.6- Herrialde pobretuekiko justizia eta elkartasuna
Herrialde pobretuekiko justiziak eta elkartasunak estatuen arteko harremanetan eta kapital pribatuaren gaineko kontrolean errozko aldaketak eskatzen dituzte.
Enpresa transnazionalak eta herrialde aberatsek kontrolatutako erakundeak, dela NDF, dela BM, dela MMA, irabaziak lortzeko herrialde pobretuekiko presio-politika egiten dituzte, urratzen dituzten giza-eskubideak kontutan hartu barik.
Gutxi batzuei irabazi erraldoiak ematen dien indarrean dagoen garapen-ereduaren aldaketa exijitu eta haren alde konprometitzen gara, produkzio-sistema munduko biztanle gehienen alde jartzeko.
Estatuak Kanpo Zorraren deuseztapenaren alde konpromisoa har dezala exijitzen dugu, baita enpresa trasnazional guztien gaineko kontrolean ere. Espekulazio hutsa sortzen duen nazioarteko finantza-transferentzietako bakoitzari zerga bat kobratzea beharrezkoa da (Tobin Tasa).
Hau abiapuntua baino ez da lanean hasi eta ardatz eta ekintza-ildoetako bakoitzean edukiak eta neurri konkretuak garatzeko. Lan kolektiboaren emaitza da eta Arriagan jasotako ekarpenetatik aterea. Mugimendu bizi eta dinamiko hau, eboluzionatu eta berregin egiten da, eztabaidatu eta eraiki egiten du, eta zure ekarpenak behar ditu hazten jarraitzeko.
Bizirik egoteak beste zeozer exijitzen duela pentsatzeko unea da, konpromisoa hartu eta parte-hartzeko unea da. Denok gara ezinbestekoak, baita zeu ere!
Descargar Gutxienezko Adostasuna Euskaraz
Descargar Consenso de Mínimos en Castellano
