Category Archives: Recortes

Euskadiko Gizarte Eskubideen Gutuna – Asanblada, manifestazioa eta greba orokorra

Euskadiko Gizarte Eskubideen GutunaApirilaren 21eko BHKn adostu zenez, gizarte-eskubideen gutuna lantzeko prozesua, Guneak bultzatua (murrizketn aurkako kolektiboen eta sindikatuen plataforma), babestuko da. Bertan Euskal Herriko gizarte-kolektibo kopururik handienak parte hartzea espero da, globalenetatik hasi eta lokaletaraino.

Euskal Herriko gizarte-eskubideen gutuna herritarren ahalduntze-tresna izango da, duinak eta bidezkoak diren eskubideak, bermatu behar direnak, objetibatzeko. Aukera  paregabea da itzal handiko proiektu batean elkarlanean aritzeko, ate ugari irekiko dituena eta hainbat estamenturi deia egin ahal izango diena.

Horrenbestez, gonbita luzatzen dizuegu toki-asanblada guztioi prozesu honetan aktiboki parte hartzera eta gizartearentzat horren garrantzitsua den gai honi buruz M15M Bizkaiak duen ikuspuntua eztabaidatu eta adieraztera. Hartara, gonbidatuta zaudete datorren larunbatean, maiatzak 25, goizeko 09:30ean Eibarko Portalea Kultur Etxean garatuko den Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Karta Abiarazteko Asanbladan parte hartzera (mapa). OHARRATokia aldatu dela jakinarazi nahi dizuegu. Asanblada ohiko Lan-Unibertsitatean izango daUNI EIBAR-ERMUA BHI delakoan (Otaola Hiribidea, 29). Autopistatik helduz gero, sartu Ermuako irteeratik eta jo Eibarrerantz. Herriaren sarreran dago, eskumatara.

Arratsaldean, manifestaldia egongo da, Gunea osatzen dugun sindikatuok eta gizarte-eragileok deituta, M15M Bizkaia barne. Manifestaldia Euskal Herriko gizarte-eskubideen gutuna prestatzeko prozesuaren eta maiatzaren 30eko greba orokorrerako deialdiaren baitan kokatzen da.

Maiatzaren 25eko manifestaldia 17:30ean irtengo da Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik, M30 greba orokorra. Por una carta de derechos sociales lelopean.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago:

Gutun Soziala gonbidapena

Posted in Acciones, Actividades, Bizkaiako Herri Asanbladak, Gune, Jornadas, Movilizaciones_eu, Recortes | Tagged , | Leave a comment

Informatikariak borrokan: Manifestazioa M23an

Informatikaren sektorea ere kalera irtengo da sektoreko prekarietatea salatzeko, bidezko hitzarmenak eta soldata duinak exijitzeko eta kaleratzeei EZ esateko.

ADETIK; Bizkaiko IKTen ordezkarien asanbladak manifestaziorako deialdia egin du datorren maiatzaren 23an, 19:00etan, Plaza Biribilean. Sektore osoa ari da inposatutako krisiaren ondorioak pairatzen. Aitzakia gisa erabiltzen dute krisia, kaleratzeak merketzeko, arrazoirik gabeko EEEak sinatzeko eta sektore garrantzitsu honetako lan-baldintzak okertzeko.

 

Manifestua:

Informazio gehiago ADETIKen blogean eta http://informaticosenlucha.kobazulo.net/ webgunean.

Posted in Colectivos, Movilizaciones_eu, Recortes | Tagged , , | Leave a comment

Miseria gorrian uzten gaituzte: neguko aterpetxea itxiko dutela salatzeko kontzentrazioa

Etxerik gabeko hainbat pertsona, elkarte eta kolektibo Bilboko udaletxeko eskaileren aurrean kontzentratuko dira ostegun honetan, apirilak 25, 10:00etan. Kartoi, lo-zorro eta guzti, Bilboko Udalak nolako egoeran utzi gaituen bistaratu nahi dugu.

Joan den ostegunean, apirilak 18, Bilboko Udalak neguko aterpetxea itxi zuen. Neurri horren ondorioz, 50 lagun baino gehiago kale gorrian geratuko dira: lo egiteko aterperik gabe eta gizarte-zerbitzu eta -prestazioak jaso ahal izateko erroldarik gabe.

Gure ustez, aterpetxeek gizarte-larrialdiei erantzun behar diete, eta, horregatik, beharrezkoak diren baliabide guztiak erabili behar dira horretarako, gastuek axola gabe. Hori dela-eta, neguko aterpetxea ixteko erabakian atzera egitea eskatzen diogu udalari eta baliabide hori urte osoan irekita izan dezala.

HILDAKO GEHIAGORIK EZ KALEAN BIZITZEAGATIK!

ETXEBIZITZA EZ DA NEGOZIOA, ESKUBIDEA DA!!

UDAL ETXEBIZITZA SOAIALAK ETXERIK GABEKOENTZAT, ORAIN!

(more…)

Posted in Acciones, Colectivos, Movilizaciones_eu, Recortes | Tagged , | Leave a comment

Manifestaldiaren bukaerako hitzaldia

 Ikusi BIDEOA: Zati 1 - Zati 2

Arratsalde on eta eskerrik asko hitzordu honetara etorri izanagatik.

1981eko otsailaren 23ko Estatu-kolpeak beldurrez betetako irudiak iltzatu zituen herritarren erretinetan. Botere ilunen agindupean, herriari boterea, hau da, subiranotasuna kentzeak sortu zuen ikara ez da oraindik lausotu, 32 urte igaro eta gero.

Hala ere, Estatu-kolpe hura ez zenazkenekoa izan, ezta larriena ere. Gaur egun, kolpistak ez dira militarrez janzten. Perfekzioz (more…)

Posted in Acciones, Colectivos, General, Llamamientos, Movilizaciones_eu, Recortes, Videos | Tagged , , | Leave a comment

<!–:eu–>Asteazken honetan, Asteazken Beroak ekimenaren hitzordu berria<!–:–><!–:es–>El miércoles, una nueva cita de Los Miércoles al Sol<!–:–>

Murrizketen aurkako asanblada irekia egitean datza Asteazken Beroak ekimena, eta hirugarren saioa burutuko da asteazken honetan. Deialdia, besteak beste, Bilboko hainbat greba-komitek sortutako plataformatik datorkigu. Plataforma horrek berorrek Udaletxea Inguratu ekitaldia burutu zuen azaroaren 30ean. Ekitaldi haren helburua Bilboko Udalean une hartan onartzen ari ziren murrizketak salatzea izan zen.

Hitzordua, aurrekoetan bezala, 19:00etan izango da, Plaza Biribilean.

Ekarpenik, ideiarik, proposamenik baduzu edo Bilbo mailan gauzatzen ari den dinamikaren baten berri eman nahi baduzu… Zatoz Asteazken Beroetara eta zabaldu.

Posted in Recortes | Leave a comment

Osasun laguntza unibertsalerako eskubidearen aldeko kontzentrazioa

generic lasix

nciaSanitaria-214×300.jpg” alt=”" width=”214″ height=”300″ />Datorren ostirala, abuztuak 31, 20:00etan, Bilboko Arriagako Plazan, KONTZENTRAZIOrako deialdi bateratua egin dute SOS Arrazakeria eta Harresiak Apurtuzek.

Datorren larunbatetik, irailak 1etik, egoera irregularrean dauden etorkinek osasun-eskubideetan jasango dituzten murrizketek samintzen gaituztela eta horien aurka gaudela erakutsiko dugu kontzentrazioan.

Guztioi eragiten digu 16/2012 ED indarrean sartzeak. Zeurea ere bada kontzentrazio hau. Apunta ezazu zeure agendan!!!

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu Harresiak Apurtuzen artikulu hau eta zabal ezazu zure senide eta lagunen artean. Guztiok parte hartu behar dugu!!!

Posted in Colectivos, Movilizaciones_eu, Recortes | Tagged , , , | Leave a comment