-
Argitaratzeak:
Recent Comments
Category Archives: Estatuetako Asanbladak
Maiatza Globala 2013. Prentsa Aurrekoa
Pasaden osteguna, M15Mk eta beste gizarte kolektibo batzuek prentsaurrekoa eman dugu 2013ko Maiatza Globalaren ekintzak izendatu dugun udaberri globalerako ekintzen egutegia aurkezteko asmoz.
Hainbat komunikabide gerturatu dira bertara: RNE eta Radio Bilbao; Onda Cero eta Bizkaia Irratiarekin elkarrizketak ere bai.
Erakutsi duten interesa eskertu nahi diegu guztiei, bai eta, bertan egon ez arren, ekitaldiaren berri eman dutenei eta emango dutenei ere.
Jarraian, komunikatua eta ekitaldiaren argazki eta video batzuk eransten doguz . (more…)
Maiatza Globala 2013. 12M manifestaldia: Euren etekinak, gure miseria

M15M Bizkaiak eta hainbat gizarte-mugimenduk, M15Mren urteurrena dela-eta, manifestaldia egingo dute igande honetan, maiatzak 12, 18:00etan, Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik abiatuta. Hori dela-eta, prentsaurrekoa antolatu dugu, batetik, manifestaldia aurkezteko eta, bestetik, herritarrak une latz hauetan kalera irtetera deitzeko arrazoiak azaltzeko. Komunikabide guztiak gonbidatuta zaudete.
Prentsaurrekoa ostegun honetan izango da, maiatzak 9, 10:30ean. Tokia konfirmatzeke dago: Arriagako Plazan ala Plaza Biribilean (BBVAren zabalgunean). Bertan, deialdiaren arrazoiak azaltzeko antzezpena egingo da. Honekin batera prentsa oharra:
Maiatza Globala: Euren etekinak, gure miseria (more…)
Maiatza Globalak itzuli da: Borroka Orokorra!
Maiatza Globala itzuli da!. Hausnarketak, borrokak eta mobilizazioak batu nahi ditu M15M Bizkaiak 2013ko maiatz honetan, hainbat kolektiboren aldarrikapenak defendatu: eredu energetiko alternatiboak, arrazakeriaren aurkako aldarrikapenak, antimilitaristak, zorraren aurkakoak, lan duina, gizarte-eskubideak, berdintasuna, etxebizitza…
Gero eta beharrezkoagoa da kalera irtetea eta herritarrak informatzea eta mobilizaziora eta borrokara bideratzea. Hori dela-eta, hainbat ekintza antolatu dugu kalean, eta, nagusiki, honako gai hauek landuko ditugu: fracking-a, zorraren auditoretza herritarra, kaleratzeak eta desobedientzia zibila.
Era berean, joan den urtean bezala, eta munduko hainbat hiritan bezala, manifestaldia egingo dugu maiatzaren 12an. Gure kasuan, Bilboko manifestaldia 18:00etan abiatuko da, Jesusen Bihotza Plazatik, “Vuestros beneficios, nuestra miseria. BORROKA OROKORRA” lelopean.
Arrazoiak sobera daude: (more…)
Nola nahiko zenukete M15eko asanbladek eta komisioek V. Estatu Topaketa prestatzea? Animatuko zinatekete prozesu honetan parte hartzera?
M15eko V. Estatu Topaketa prestatzen ari den “Talde Eragilean” lan egiten duten pertsonek gonbidapen hau bidali digute:
Nola nahiko zenukete M15eko asanbladek eta komisioek V. Estatu Topaketa prestatzea? Animatuko zinatekete prozesu honetan parte hartzera?
M15eko V. Estatu Topaketa prestatzen ari garen “Talde Eragilean” lan egiten dugun lagunek lanerako lehen aurretopaketa antolatu dugu Madrilen, abenduaren 21etik 23ra, M15eko asanblada, norbanako eta kolektiboei irekia.
Ezin baduzu aurrez aurre egon, Mumble bidez parte hartu ahal izango duzu (konektatzeko jarraibideak: http://mumble.tomalaplaza.net), Encuentros Estatales aretoko Vº Encuentro Estatal 15M (preencuentro 21-23 dic 12) azpiaretoan.
Posted in Estatuetako Asanbladak, General, Llamamientos
Leave a comment
“Herri Mugimenduak eta Komunikazio Teknologiak” jardunaldiak Gernikan
Datorren asteburuan (uztailak 5, 6 eta 7), Herri Mugimenduak eta Komunikazio Teknologiak jardunaldiak antolatu ditu Joxemi Zumalabe fundazioak Gernikan.
Eskura dauden komunikazio-tresnen eta -plataformen inguruan eztabaidatzeko guneak eskaintzea da jardunaldion helburua: gizarte-mugimenduetan dituzten aukerak eta sareko segurtasuna, askatasuna eta pribatutasuna bezalako alderdi garrantzitsuak. Gainera, teknologia horiek irakasteko eta transmititzeko beta ere egongo da.
Hona hemen jardueren egitaraua (ostegunekoa eta ostiraleko saioak, gehienbat, euskaraz izango dira; larunbatekoa, gaztelaniaz): (more…)
Rio+20, Ekintza Globalerako Eguna
Datorren asteazkenean, ekainak 20, Rio-ko conferentzia izango da, aurton Lurraren Goi Bileraren 20. urteurrena ospatuko duelarik. Orduan sorturikoa da da hain aztarna ekologiko zein sozial larria sortzen duen eta ingurugiroaren aldekotzat mozorroturik agertzen den kapitalismoaren azken berrizendapena. Ekonomia berdea, hain zuzen (informazio gehiago).
Goi Bilera honen aurrean ekintza anitz antolatzen ari dira bai estatuan zehar eta bai nazioarte mailan, Rio+20-ko Goi Bileraren aurkako protesta globalaren egunean, ikuspegi globalera atxikitu nahi dugularik geure lekuan lekuko perspektibatik ( M15M, ekimenaren antolatzaileetariko bat da, beste talde eta GKE batzuen artean).
Datorren asteazkenean, ekainak 20, 19.30 etan eta Euskadi Plazan izango da, Iberdrola Dorrearen aurrean. Kontzentrazioa eta giza katea burutuko dira dorrearen inguruan.
Segunda Marcha Ciudadana a Madrid
Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera.
Erreskatearen aurkako manifestaldia prestatzeko bilera
Atzo arratsaldean Europar Batasunak Espainiako finantza-sektorea erreskatatu izana salatzeko antolatu den lapiko-jotzearen ondoren, bat-bateko asanblada bat egin dugu bertaratuok, eta balizko beste ekintza batzuk aztertu ditugu.
Egoeraren larriaz ohartuta eta berehala erantzun gogorra eman behar dela iritzita, gizarte-sareetan proposatu den deialdiarekin bat egitea adostu da: alegia, protesta-ekintza handia egitea datorren larunbatean, ekainak 16.
Beraz, larunbatean, ekainak 16, 19:00etan manifestaldi handia egitea erabaki da.
Gaur, ekainak 11, 19:30ean, bilera egingo dugu Arriagako plazan, eta bertara deituta zaudete manifestaldia prestatzen parte hartu nahi duzuen kolektibo, gizarte-mugimendu eta lagun guztiak. Bileran manifestaldiaren oinarrizko puntuak adostuko dira. Dena antolatzeko denbora gutxi dagoenez, bilera oso operatiboa izan beharko da.
Bileran honako alderdiak eztabaidatuko eta adostuko dira:
- Ibilbidea: orain arte, Moyua Plazatik Plaza Biribilera dauden banku-sukurtsal nagusietatik kalejira egitea proposatu da.
- Leloa
- Zabalkundea
Aztoramendu handiko uneak bizitzea egokitu zaigu. Behar-beharrezkoa da gure artean lankidetzan aritzea, eta jakitun gara gogor ari garela denok borrokan egoerari aurre egin ahal izateko. Hala ere, zuen partaidetza eskatzera animatzen gara, sinistuta gaudelako geure helburuak, denon helburuak, lortzeko bidea elkarlana dena.
ikusiko dugu elkar!
(Castellano) Maiatza Globala: Punto y seguido de las Actividades
Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera. Oraingoz eduki hau soilik hemen duzu eskuragarri Castellano.
Maiatza Globala: Maiatzak 30
Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera. Oraingoz eduki hau soilik hemen duzu eskuragarri Castellano.
