Author Archives: G.

<!–:eu–>Bizkaiko Herri Koordinakundearen deialdia<!–:–><!–:es–>Convocatoria Asamblea Bizkaiko Herri Koordinakundea<!–:–>

Bizkaiko Herri Koordinakundeak, BHKk, deia egin die asanblada eta batzordeei datorren igandean, maiatzak 26, 18:00etan, Arriagan biltzeko (euria izanez gero, San Nikolas elizaren arkupera joango gara). M15Mren baitan sartuta dauden Toki Asanbladak, Batzorde Iraunkorrak eta Taldeak koordinatzeko organoa da BHK.

GAI ZERRENDA

Ordua: 18:00etan

Tokia: Arriagan biltzeko (euria izanez gero, San Nikolas elizaren arkupera joango gara)

Ohar garrantzitsua: puntu hauek aste honetan eztabaidatu behar dira toki-asanbladetan eta komisio iraunkorretan. Toki-asanblada edo komisio iraunkor bakoitzak bi bozeramaile bidali behar ditu igandeko BHKra. (more…)

Posted in Batzordeak eta Lan-taldeak | Tagged | Comments Off

<!–:eu–>Bangladesheko langileen eskubideen aldeko kontzentrazioa<!–:–><!–:es–>Concentración en favor de los derechos laborales en Bangladesh<!–:–>

SETEM Hego Haizeak eta Arropa Garbia Kanpainak hurrengo ostiralean, hilak 24, arratsaldeko 18.00etan (18.30tararte) antolatu duten kontzentraziora gonbidatu nahi zaituztete, Bilboko Plaza Zirkularreko iturrian, hurrengo lelopean: “ERAHIL GEHIAGORIK EZ, EHUNGINTZA SEKTOREAN, KEN ITZAZU BIDEGABEKERIAK ZURE ARROPATIK. ZEUREA DA ERABAKIA”. Honen helburua, ehungintza sektoreko lan eskubideen urraketa eta honek Bangladeshen izan dituen ondorioak salatzea da.

Data hau aukeratu dute nazioarte mailan, dagoeneko hilabete pasa delako Dahkako Rana Plazako eraikinak behera egin zuenetik, bertan ehungintza sektoreko 1127 pertsonaren heriotza eragin zituelarik eta Bangladesheko Tazreen hiriko lantegiko suteak 112 heriotza eragin zituenetik sei hilabete pasa direlarik. (more…)

Posted in Movilizaciones_eu | Tagged , , | Leave a comment

&lt;!–:eu–&gt;Hainbat ekitaldi Sestaon, Gerra Zibileko bonbardaketen 76. urteurrena dela-eta&lt;!–:–&gt;&lt;!–:es–&gt;Actos en Sestao por el 76º Aniversario de los bombardeos durante la guerra civil&lt;!–:–&gt;

Asociación por la Memoria Histórica de Sestao, Gogoan Sestao Elkarteak, Sestaoko memoria historikoaren aldeko elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu datorren maiatzaren 23an, urtero bezala, herria bonbardatu zutenetik 76 urte igaro direla-eta.

19:00etan, kanpai-iraulketa herriko elizetan. Aldi berean, El Kaskon, alboka-doinuak. Los Arcosen, bonbardaketei buruzko informazio-panelak egongo dira.

Jarraian, 19:30ean, bonbardaketei buruzko elkarrizketak biltzen dituen bideo bat proiektatuko da Udal Liburutegiaren Ekitaldi Aretoan. (more…)

Posted in Colectivos | Tagged , , | Comments Off

<!–:eu–>Euskadiko Gizarte Eskubideen Gutuna – Asanblada, manifestazioa eta greba orokorra<!–:–><!–:es–>Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria – Asamblea, manifestación y huelga general<!–:–>

Euskadiko Gizarte Eskubideen GutunaApirilaren 21eko BHKn adostu zenez, gizarte-eskubideen gutuna lantzeko prozesua, Guneak bultzatua (murrizketn aurkako kolektiboen eta sindikatuen plataforma), babestuko da. Bertan Euskal Herriko gizarte-kolektibo kopururik handienak parte hartzea espero da, globalenetatik hasi eta lokaletaraino.

Euskal Herriko gizarte-eskubideen gutuna herritarren ahalduntze-tresna izango da, duinak eta bidezkoak diren eskubideak, bermatu behar direnak, objetibatzeko. Aukera  paregabea da itzal handiko proiektu batean elkarlanean aritzeko, ate ugari irekiko dituena eta hainbat estamenturi deia egin ahal izango diena.

Horrenbestez, gonbita luzatzen dizuegu toki-asanblada guztioi prozesu honetan aktiboki parte hartzera eta gizartearentzat horren garrantzitsua den gai honi buruz M15M Bizkaiak duen ikuspuntua eztabaidatu eta adieraztera. Hartara, gonbidatuta zaudete datorren larunbatean, maiatzak 25, goizeko 09:30ean Eibarko Portalea Kultur Etxean garatuko den Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Karta Abiarazteko Asanbladan parte hartzera (mapa). OHARRATokia aldatu dela jakinarazi nahi dizuegu. Asanblada ohiko Lan-Unibertsitatean izango daUNI EIBAR-ERMUA BHI delakoan (Otaola Hiribidea, 29). Autopistatik helduz gero, sartu Ermuako irteeratik eta jo Eibarrerantz. Herriaren sarreran dago, eskumatara.

Arratsaldean, manifestaldia egongo da, Gunea osatzen dugun sindikatuok eta gizarte-eragileok deituta, M15M Bizkaia barne. Manifestaldia Euskal Herriko gizarte-eskubideen gutuna prestatzeko prozesuaren eta maiatzaren 30eko greba orokorrerako deialdiaren baitan kokatzen da.

Maiatzaren 25eko manifestaldia 17:30ean irtengo da Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik, M30 greba orokorra. Por una carta de derechos sociales lelopean.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago:

Gutun Soziala gonbidapena

Posted in Recortes | Tagged , | Leave a comment

<!–:eu–>Informatikariak borrokan: Manifestazioa M23an<!–:–><!–:es–>Informáticos en lucha: Manifestación 23M<!–:–>

Informatikaren sektorea ere kalera irtengo da sektoreko prekarietatea salatzeko, bidezko hitzarmenak eta soldata duinak exijitzeko eta kaleratzeei EZ esateko.

ADETIK; Bizkaiko IKTen ordezkarien asanbladak manifestaziorako deialdia egin du datorren maiatzaren 23an, 19:00etan, Plaza Biribilean. Sektore osoa ari da inposatutako krisiaren ondorioak pairatzen. Aitzakia gisa erabiltzen dute krisia, kaleratzeak merketzeko, arrazoirik gabeko EEEak sinatzeko eta sektore garrantzitsu honetako lan-baldintzak okertzeko.

 

Manifestua:

Informazio gehiago ADETIKen blogean eta http://informaticosenlucha.kobazulo.net/ webgunean.

Posted in Recortes | Tagged , , | Leave a comment

<!–:eu–>Bizkaiko Zorraren Auditoretza Herritarraren I. Topaketa<!–:–><!–:es–>I Encuentro de Auditoría Ciudadana de la Deuda – Bizkaia<!–:–>

Datorren larunbatean, maiatzak 25Zorraren Auditoretza Herritarraren I. Topaketa burutuko dugu. Bertan, zorrari eta krisiari buruzko eztabaida egingo dugu hainbat kolektiborekin batera.

Zorra aitzakia erabili eta austeritatea inposatzen digun diskurtso ofiziala agerian uztea da topaketaren helburua. Hori dela-eta, parte hartuko duten kolektiboak krisiaren ondorioez eta kapitalismotik eratorritako zor-motez

(ekonomiari dagokionez, generoari dagokionez, ekologiari dagokionez…) mintzatuko dira.

Baina baita borrokan bat egiteko moduez, erresistentziez eta alternatibez ere. Amaitzeko, zorraren auditoretza-prozesua zer den azalduko da, eta zergatik den garrantzitsua prozesu hori herritarra izatea.

Horrenbestez, elkar ikustea gustatuko litzaiguke: datorren larunbatean, maiatzak 25, 10:30ean, Ekoetxean (Pilota kalea 5). Topaketari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue honekin batera doan kartelean. Mesedez, helarazi iezaiezue informazio hau interesatuta egon litekeen edozein lagun edo kolektibori.

Informazio gehiago nahi baduzue zorraren auditoretza herritarrari buruz edo Bizkaian lanean dabilen taldeari buruz, kontsulta ezazu bloga:

http://auditdeuda.wordpress.com/

edo  facebookeko webgunea:

https://www.facebook.com/AuditoriaCiudadanaDeudaBizkaia

Posted in Colectivos | Tagged | 4 Comments

<!–:es–>Artículo de Opinión: Propuesta abierta a la Mesa de la Función Pública – Parte III<!–:–>

(more…)

Posted in Iritzi zutabe | Tagged , , , | Leave a comment

(Castellano) Artículo de Opinión: Propuesta abierta a la Mesa de la Función Pública – Parte II

(more…)

Posted in Iritzi zutabe | Tagged , , , | Leave a comment

(Castellano) Artículo de Opinión: Propuesta abierta a la Mesa de la Función Pública – Parte I

(more…)

Posted in Iritzi zutabe | Tagged , , , | Leave a comment

Maiatza Globala 2013. Prentsa Aurrekoa

Pasaden osteguna, M15Mk eta beste gizarte kolektibo batzuek prentsaurrekoa eman dugu 2013ko Maiatza Globalaren ekintzak izendatu dugun udaberri globalerako ekintzen egutegia aurkezteko asmoz.

Hainbat komunikabide gerturatu dira bertara: RNE eta Radio Bilbao; Onda Cero eta Bizkaia Irratiarekin elkarrizketak  ere bai.

Erakutsi duten interesa eskertu nahi diegu guztiei, bai eta, bertan egon ez arren, ekitaldiaren berri eman dutenei eta emango dutenei ere.

Jarraian, komunikatua eta ekitaldiaren argazki eta video batzuk eransten doguz . (more…)

Posted in 12-15M, Acciones, Actividades, Asanblada Orokorra, Estatuetako Asanbladak, Bizkaiako Herri Asanbladak, Colectivos, Batzordeak eta Lan-taldeak, Movilizaciones_eu, occupy mugimendua, Jakinarazpenak, Organización 12M/15M | Tagged | Leave a comment