-
Argitaratzeak:
Recent Comments
Daily Archives: 2012/07/24
kanpaldiaren ustaketaren urteurren-jardunaldien antolaketa
Bihar, asteazkena, arratsaldeko seiretan lotuko gara berriro ere Arriaga plazan 28rako egitaraua jarraitzen prestatzeko: eztabaidak goizean, herri bazkaria ordu bietan, ekintza/performance arratsaldean eta gero desobedientziaren inguruko dokumentala “ziztadak-tábanos”,…
Aurrera goaz baina denon parte hartzea beharrezkoa da.
Denok gara beharrezkoak, zatoz!!!
Posted in Sin categoría
Leave a comment
“EZ IRENTSI” – AHTren AURKAKO PLATAFORMAREN DEIALDIA
Gaur, uztailak 24, asteartea, AHT-aren aurkako Plataformako kideak, Arriaga Plazan elkarteratze bat deitzen dute. Plataforma horretako bi kide, EZ IRENTSI ekimenko baraualdi txanda bat egiten ari dira atzotik eta bihar arte. Euren txanda amaitzen dutenean, bihar arratsaldeko 20.00 etan, elkarteratze edo kontzentrazio hori deitzen dute AHT-aren lanen ondoriozko diru jasa izugarriaren eta euren ondorio onartezinen aurka. EZ IRENTSI ekimenak eurekin bat egiten du eta elkarteratze horretara gonbidatzen zaituzte denok!!
Gaur, asteartea, uztailak 24, Arriaga Plazan. Arratsaldeko 20.00 etan
Info gehiago: http://ezirentsi.org/
ASANBLADA OROKORRA uztailak 29
Datorren igandean, uztailak 29, arratsaldeko 18.00 etan ARRIAGA plazan, Bizkaiko m15m-aren ASANBLADA OROKORRA dugula esan nahi dizuegu.
Lotura honetan ikus dezakezue gai ordena, 24 ordu lehenagora arte alda dezakezuelarik. Horren ostean sortzen diren gaiak, NORBERAK LEKARKEENA puntura pasatuko dira, azkenean tratatzeko.
