Ezkerralde eta Meatzaldeko Emakumeen kolektibo eta elkarte ezberdinak, Berri-Otxoak plataformarekin batera, maiatzak 28rako kontzentrazio batera deitzen dute. Deialdia, osasunean egiten ari diren murrizketak zalatzeko da, bai orokorrak zein kolektiboa zehazki erasatzen dituztenak.
Kontzentrazioa Barakaldoko anbulategi nagusian egingo da 11’00etatik aurrera.
Antolatzaileek, sintomarik gabeko emakumeei ukatzen zaizkieten aldizkako azterketa ginekologikoak zalatzeko, honako neurriak aldarrikatzen dituzte:
-
Umetokiko eta bularreko minbiziaren Prebentziorako azterketak 45 urtetik aurrera.
-
Antikontzeptiboak eta borondatezko haurdunaldiaren etena.
-
Menopausiaren tratamenduak.
-
Sexualitateari buruzko informazioa.
-
Aurrezaintzeko erabateko azterketa ginekologikoak herri guztietan
Informazio gehigarrirako BerriOtxoak daukan web orrialdean eta deialdiaren bideoa:
