Hainbat hilabetez prestatzen ibili eta gero, Ez Irentsi ekimena abian jarri zen pasa den ostiralean, Arriagan egin zen aurkezpenarekin. Larunbatean, bi eguneko baraualdia hasi zuen lehenengo bikoteak, salaketa- eta elkartasun-adierazgarri, eta toki esanguratsu batean egin zuten lo: banku-erakunde bateko kutxazainean.
Larunbatean, lau lagun deiadar-mendietako lehenengora igo ziren: Gorbeiara. Hona grabatu zuten bideoa, bai eta idatzi duten kronika ere.
Atzo, 2012ko apirilaren 14an, larunbatean, “Ez irentsi” ekimeneko lau mendizale lehen deiadar mendira, Gorbeiara igo gara. Elurraren eta haizearen gainetik, 1.482 metrora dagoen tontorreko gurutzeraino heldu gara.
Bertan, ekimenaren pankarta atera, adarra jo, hainbat irudi hartu eta agiria irakurri dugu, haize zakarrak eta elurrak gogor jo arren. Izan ere, tontorrera hurbiltzen ari ginen heinean, elur malutak areagotu eta haizea zakartu egin dira.
Goizeko bederatziak pasata, Portugaleteko eta Leioako lau lagunak eta txakur bi Pagomakurreko aparkalekutik abiatu ginen.
Ez generaman flautarik, baina bai, ordea, adarra. Hamaikak eta laurdenetan heldu gara elur izoztuak estalitako gurutzera. Eta etorrian arazoak izan ditugu bidea aurkitzeko eta gutako betaurrekodunak ere ezin izan zuen ezer ikusi, baina lagunek ondo eutsita gidatu dugu beheko aterpetxeraino.
Gorbeiako azken malda honetan, behin baino gehiagotan erori gara eta irristatu. Azkenean, ia lau ordu eman dugu, ibilbidea blai-blai eginda amaitu arte.
Hurrengo deaiadar mendian, eguraldia lagun, gehiago izango gara!.
Dakizuenez, ekintza hau, elite politiko-finantzieroei esker bizi dugun egoera onartezina salatzeko eta bide berriak bultzatzeko sortu da, gizabanako talde anitz baten eskutik. Txandaka egiteko binakako baraualdiak izango dira hauek, bizitza normala eten barik.
Kontsumitzeari uzten diogun janari hori (beti ere ekologikoa, bertokoa edo bidezko merkataritzakoa), egoera larrian dauden kolektiboen esku utziz. Ardatza izan
ik, horren guzti horren inguruan beste hainbat ekintza eta proiekturi eman nahi diogu bultzada sinbolikoa.
Xehetasun gehiago nahi baduzu ekimenarekin bat egiteko, baraualdia etxetik egiteko, proiektua zabaltzeko edo babesa adierazteko, pasa zaitezte euren blog-etik (http://ezirentsi.wordpress.
Eutsi, lagunok!

Pero como tragamos, otra joya que nos vamos a comer REPAGO SANITARIO, espero que la reaccion no espere y salgamos todos a al calle para festejar tan sonado acontecimiento , para que estos politicuchos se lo lleven calentito de nuevo, y nos siguen robando en nuestras propias narices y seguiran metiendo la mano en nuestros bolsillos para que ellos vivan a sus anchas .
El Rey se marcha de caza con nuestro dineros y con un lo siento y no volvera a pasar queda todo arreglado, pero que gilipollas somos.
Este pais es la unica Nacion del mundo democratico que pase lo que pase , nunca pasa nada… no dimite nadie, no devuelven los dineros robados ni se quedan en la carcel a perpetuidad ah , perdon que esto solo es para los terroristas comunes , no vale para los terroristas del estado , ni los economicos , aqui todo vale y el cafe es para todos , MENOS PARA LOS DE SIEMPRE EL QUE TENIA QUE SER EL SOBERANO SI SEÑORES EL PUEBLO, si ese que todos maltratan , pisotean, enbarran , oprimen y desgraciadamente todos comen de el.