M15M Bizkaiak erabateko arbuioa adierazi nahi du greba orokorraren egunean poliziak egindako erasoak direla-eta. Eskubide-estatu batean onartu ezinekoa da poliziak estatuko zenbait hiritan poliziak erakutsi duen bortzikeria, hainbat pertsona zaurituta eta ospitalean ingresatuta utzi dituena.
Bilbon, 2012-ko Martxoak 30
M15M Bizkaiaiak babesa eta animoa adierazi nahi dizkie Gasteizko polizia-erasoak jasan dituzten guztiei, eta, bereziki, Xuban Nafarrateri, Santiago ospitaleko ZIUn dagoena, buruan gomazko bala baten inpaktua hurbil-hurbiletik jaso eta gero. Era berean, gure babesa jakinarazi nahi diegu Bartzelonako poliziaerasoak pairatu zituztenei, nagusiki, larrialdi- eta ospitale-zerbitzuen arreta jaso behar izan zutenei (haurrak eta adingabeak barne) eta euren senideei. Kondenatu nahi ditugu, halaber, Bilbon, norbaitek Epaitegien aurrean harriak jaurti eta bi polizia-agentek jasandako erasoa, bai eta El Corte Inglés saltokiaren inguruan gertaturiko istiluen zioz jausitako emakume batek izandako zauriak ere.
Gure ustez,onartu ezinekoak dira gero eta sarriago gertatzen ari diren poliziaren jardun horiek, eta, areago, ez dute ez erantzukizun politikorik ez judizialik eragiten. Gogoan ditugu, beste askoren artean, Kukutzaren hustuketaren ondorengo gertakariak, Valentziako Lluis Vives institutukoak, Aita Santak Madril bisitatu zuenekoak edo Catalunya Plazakoak. Horiek guztioriek profesionaltzat eta neurrikotzat jo izan dira, eta ez da erantzukizunik egikaritu.
Hori dela-eta, gaur, 2012ko martxoak 30, Arriaga Plazan, 19:00etan, egingo den kontzentraziora etortzera eta gertakari horien guztien aurkako jarrera adieraztera deitzen ditugu herritar guztiak.
Prentsa Oharra 2012-3-03
zp8497586rq