Daily Archives: 2011/10/27

ETAren agiriaren balorazioa

ETAk indarkeria behin betiko utzi duela iragarri ondoren, Bizkaiko M15Mkook adierazi nahi dugu gertakari itxaropentsua dela hori gure lurralderako. Espero dugu honako hau beste urrats bat izatea edozein indarkeria desagertzeko bidean.

Aro berri honek adorea eskatzen du; komunitatearen interesak interes partikularren gainetik kokatu nahi izatea ere bai. Kontzientziak irekitzeko garaiak dira hauek. Premiazkoa, funtsezkoa da pentsatzeko eta ekiteko modu berria ezartzea. Aldaketarako bideak desobedientzia zibila, hezkuntza eta elkarrekin antolatzea dira, eta horiek ausardiaz, sormenez eta erabakitasunez erabiltzen ikasi behar dugu, betiere auzo eta herri guztietan bat etortzeko jarrerak sustatuta eta giza eskubideak egunero aplikatuta.

Posted in Asanblada Orokorra, Jakinarazpenak, Sin categoría | Leave a comment