Daily Archives: 2011/10/20

BARNE EGITURAKO III OHIZ KANPOKO ASANBLADA

Urriak 15eko manifestazioaren prestakuntzek pasadan asterarte mobilizazio hiritarrean zentratzea eskatu egin deusku eta, hau dala eta, aste honetararte utzi egin dogu Domeka honetan, 18:00tan, Barne Antolakuntzari buruzko Ohiz Kanpoko Asanblada dagoela gogoratzea, gai honi buruzko azkeneko asanbladan egon ginan pertsonen artean hitzartu genuenez.

http://m15mbizkaia.net/2011/09/25/asamblea-extraordinaria-para-debate-y-decision-sobre-sistema-de-organizacion-interno/?lang=eu

Irailaren 25an egin zan azkeneko asanbladan eztabaidatu egin zan eta batetortzea egon zan antolakuntza dokumentuaren ia osotasunean. Domeka honetan eztabaida eta batetorri beharko diran zenbait puntu txiki baino etziran batetorri gabe geratu eta, hau dala eta, domeka honetan zuek guztiok ikustea itxaroten dogu, M15M Bizkaiarako lan sistema efektibo, argi eta erraza ezartzeko asmoz.

Pasadan asanbladaren akta atxikitzen deutsuegu non eztabaidatu eta batetorri ziran puntuak (eta ez ziranak)aurkitueko dozuezan eta baita Irailako batzarran aurkeztu egin zan antolakuntzaren dokumentua (aldaketarik gabe).

Aldez aurretik batetorri ziran puntuak etzira barriro eztabaidatuko, hitzartu etziranak baino ez, eta hau dala eta gai-zerrendan bete gai garrantzitsurik sartzeko aukera egon liteke.

Asanblada honetan landu beharreko gaia oso garrantzitsua da zeren eta orainarte oso argi ez zeuden gaietan nola jardun nahi dogun ezartzeak hemendik aurrera modu arinago eta efektibo bateak jardutea ahaleginduko dau. Arrazoi hau dela eta, domeka honetan jarrera konstruktiboa daukaten ahalik eta jende gehien batzea espero dogu.

Mundu berri bat daramagu bihotzean.
Barne Antolaketaren Lan Taldea

Posted in Organización Interna_eu, Sin categoría | Leave a comment