Daily Archives: 2011/10/14

Urriaren 15 – Hartu Kamera!

Har dezagun bihar kalea, urriak 15. Bidali iezaiguzu ateratzen dituzun agrazki eta/edota bideoak fotosvideos@m15mbizkaia.net emailera, asuntuan [15O - Postales de la Revolución] idatziz.

Bilbao

Mundua

Kartelak

Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu, Hartu Kamera! | Leave a comment

U15-erako errespetu eta bake taldea

Beste behin manifestaldi egunera heltzear gaude eta ibilbidean zehar bakea eta errespetua gainbegiratzeko jendea behar dugu.

Talde honen zeregina manifestaldian erne egotea litzateke, egoera bereziren bat emango balitz, guztia normaltasun osoz igarotzeko.

Mantendu beharreko jokaera baketsuen jarraibide batzuk adierazten dira:

  • Manifestaldiaren ibilbidea modu lasaian, baketsuan eta hiri-altzariak hondatu gabe burutu.
  • Eskaeretan, ez iraindu, ez zirikatu eta errespetuan oinarritutako jokabidea izan.
  • Polizi-kordoia izanez gero, polizi-kordoitik bi metro ingurura kokatu. Ezer ez bota, ezta paperik ere, gaizki uler daitekeelako.
  • Pertsona edo talde batek sortutako indarkeri-ekintza batekin aurkituz gero, biziki gomendatzen da jendeak pertsona edo talde hori inguratzea eta bere kamerekin grabatzea identifikatuak izan arte.
  • Arazoren bat gertatzean erasotzaileak inguratzen saiatu behar dugu, distantzia bat mantenduz eta manifestaldiak aurrera jarrai dezan utziz. Erasotzaileak bakartzea da helburua, manifestaldiaren partaide ez direla eta manifestaldia bera lehertzea helburu dutela agerian utziz.
  • Inoiz ez da liskar fisikoetan sartu behar arazoak ematen duenarekin; kasurako, aurrez aurreko erasoa ematen bada, norbere burua babestu eta urrundu, baina inoiz ez erantzun erasoekin.

Segurtasun taldean parte hartzeko herri-biltzar baten edo deialdia babesten duen talde baten kide izan behar da.

Jaka islatzaile bat besterik ez da behar eta larunbatean, Jesusen Bihotzera, zertxobait lehenago etortzea, 18:15etan.

Ahal dugu, Nahi dugu, Egin dezagun !!

Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu, Sin categoría | Leave a comment

U-15 erako arrazoiak

Hauek dira, beste batzuen artean, zapatu honetan kalera irtetzeko arrazoiak

U-15 arrazoiak

Inprimatu, banatu eta zabaldu ezazu. Kalera berriz irteteko momentua da!

Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu | Leave a comment