Bizkaiko gizarte-mugimenduetako kide guztiei gonbita luzatzeko gutun irekia

Datorren urriaren 15ean, hainbat erakundek deitutako manifestaldiak egingo dira Amerikan, Asian, Afrikan eta, batik bat, Europan. Bizkaian, manifestaldi horretarako deialdia egiteko ekimena M15Mk eta BDO/DRYk bultzatu dugu.

Maiatzaren 15aren, akanpaden eta asanbladak Bizkaiko auzo eta herrietara zabaldu ondoren, sistema sakonki aldatzearen alde dihardugun mugimenduok datorren urriaren 15ean batasun-irudia emateko parada dugula deritzogu. Asmo horrexekin jotzen dugu zuengana guztiongana.

Nazioarteko mobilizazio hau babesteko eta bertan parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, umiltasunik handienaz. Zuen parte-hartzea estimatzen dugu, baina, zera nahi dugu, batez ere: errotiko aldaketa horietara bideratuko gaituzten zubiak eraikitzea elkarren artean, hemen nahiz munduan, eskuratzeko modukoak ez ezik, inoiz baino ezinbestekoagoak diren aldaketetara zuzenduko gaituztenak, alegia.

Datorren astelehenean, urriak 10, arratsaldeko 19:30etan Arriaga enparantzan, gurekin bilera bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bileraren xedea, batetik, landu dugun manifestua zuei aurkeztea eta elkarrekin eztabaidatzea izango da eta, bestetik, manifestaldia prestatzea —18:30ean Jesusen Bihotzetik atera eta, Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, Arriaga enparantzara helduko dena—.

Batasunaren eguna da, entzungo gaituzten eguna.

Bizkaiko U15aren Antolakuntza Taldea
Aldaketa globalaren alde, garapen eta iraultza globalaren alde.

Zalantzarik baduzue, e-mail bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan:
organizacion15octubre@gmail.com

Ekitaldia Facebooken

This entry was posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>