-
Argitaratzeak:
Recent Comments
Daily Archives: 2011/10/06
Hartu komunikabideak! Urriak 15a zabaltzeko kanpainan parte hartu
Sevillako Komunikazio taldeak (facebook) kanpaina honi eman dio hasiera deialdi honen zabaleran guztiok har dezagun parte, bai irrati zein prentsaren bitartez.
Hartu Irratia! Baliatu gaitezen irratiek iritzientzako duten denborataz U15ko deialdiaren berri emateko (programan hitzegiten ari diren gaiari lotuz eta beti ere errespetu osoz). Sevillako taldearen barruan hainbat Irrati saioen telefono eta ordutegiak aurkituko dituzue.
Hartu Aldizkariak! Azala eta gero, zuzendariari zuzendutako atala irakurriena da. Aprobetxa dezagun aukera edonork mail edo gutun baten bitartez, 200 hitzeko nota laburra idazteko U15ari buruz. Horrelako asko jasoz gero, gaiaren garrantzia kontutan hartu beharko lukete eta agian horren inguruko artikuloren bat idatzi ere. Sevillatik jasotako informazioak helbideen zerrenda errazten digu (nahiz eta gehienak Andaluziako argitalpenak izan, gutun hoiek zelan idazteko jarraibedeak eskaintzen dizkigu).
Gogoan izan behar dugu oraindik pertsona askok ez dutela interneten bidezko informazioa jasotzen eta oraindik idatzizko prentsa dela berriak hedatzeko modu garrantzitsuena.
Euskadi mailan helbideak eta telefonoak eguneratzeko prest dagoen horrek, info@m15mbizkaia.net -ra bidali dezake.

