Monthly Archives: September 2011

ASTEBURUKO PLANGINTZA – M15M BIZKAIA Bizkaiko Herri Asanblada

- Ostiralean, 18etan Arriagan (euria egitekotan Plaza Berrian): Urriak 15eko manifestaldiaren antolaketarako bilera.

- Larunbatean, egun osoan zehar: Etxebizitzari buruzko jardunaldiak Udondoko Gaztetxean (Leioa) https://www.facebook.com/#!/event.php?eid=291437794216027

- Igandean, 18etan Arriagan (euria egitekotan Plaza Berrian): Bizkaiko Herri Asamblada.

Parte hartu ezazue! Ez utzi besteen eskuetan.

+ INFO:
blog: http://m15mbizkaia.net/
facebook: M15MBizkaia
twitter: @m15mbizkaia

Posted in Batzordeak eta Lan-taldeak, Movilizaciones_eu, Sin categoría | Tagged , , , , | Leave a comment

Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra

Bihar, ostirala, 18:00etan Arriagan Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra berriro egongo da. Euria egitekotan, Plaza Berrira mugituko gara.

Anima zaitezte!

Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu | 1 Comment

(Castellano) Acta Intercomisiones 2011-09-27

Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera. Oraingoz eduki hau soilik hemen duzu eskuragarri Castellano.

Posted in Aktak | Leave a comment

(Castellano) Acta Asamblea General Extraordinaria 2011-09-25

Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera. Oraingoz eduki hau soilik hemen duzu eskuragarri Castellano.

Posted in Aktak, Organización Interna_eu, Sin categoría | Leave a comment

Kukutza III Gaztetxearen huste eta eraistea

M15MBizkaiak, azkeneko egunetan Kukutza III Gaztetxearen huste eta eraistean gertatutakoaren aurrean, adierazten du:

  • Kukutza Errekalde auzoko gune kultural eta sozial hartua da, Bilboko Udalak betidanik ahaztuta izan duen langileen auzo batekoa. Errekaldek daukan guztia auzokideek beren ahaleginari esker lortu dute eta kultura eskaintza ezari erantzunez, Kukutzak mota guztietako ekintzak eskeini ditu: dantza, musika, rokodromoa, jantoki begetarianoa, kontzertuak, liburutegia, antzerki tailerrak, malabarismo eta zirkua beste gauza askoren artean.

    Erabat autogestionatutako gune soziala eraiki dute, 13 urtez, pixkanaka, non auzoko jende guztiak, nahi zuen edonork, partehartzeko aukera izan duen eta elkarte ezberdinak beren ekintzak aurrera eramateko tokia aurkitu duten. Lan egiteko modua beti izan da asanblearioa, Kukutzaren filosofia, beste gauzen artean, pertsona guztiak berdinak garela eta ahots guztiak kontutan hartu behar direla defendatzen duelako.

  • Kukutza III barne hartzen zuen eraikuntza industriala orain dela 20 urte baino gehiago justiziatik ihesi zebilen droga-trafikatzaile baten jabetza zen; bere kontrabandoaren estalkia zelarik. Orain dela 13 urte Kukutzak lokala okupatu zuen, gero txukundu, konpondu eta bere aktibitateak martxan jarri zituen. Jabearen ihesaz gero hamar urte igaro zirenean, bere ondarea enkantean jartzerakoan, Bilboko Udalak erosteko aukera izan zuen, auzoko elkarteek eskatu zioten bezala baina espekulatzea aukeratu zuen, etxebizitzak egiteko lurzoruaren moduan birkalifikatuz.

    Errekaldeko auzoan etxebizitzen %10a hutsik dago eta beste 3 eraikuntza proiektatuta daude. Lurzorua Cabisa-k erosi zuen, Castrum Varduliex-en jabe berberak dituen enpresa, Kantabriako epaile batek Castron eraikitzea eragotzi dielarik proiektuaren manipulazio ilegala aurkitzeagatik birpartzelazio prozesuan. Auzoko elkarte asko, partidu politikoak, kolektiboak eta erakundeak aurka zeuden.

    Gainera, Kukutza III barne hartzen zuen eraikuntza Bilboko Ondare Industrialaren Katalogo Orokorraren barnean zegoen, baita EHKAren Ondare Industrialaren Inbentarioan, Eusko Aldundiaren Kultura eta Euskera sailean ere.

  • Poliziak erabilitako biolentzia salatzen dugu Irailaren 21ean huste basatiaren hasieratik: laguntasun adierazpen baketsuen kontra, 22ko martxan eta bereziki 23an eraistean.

  • Jasanezinak dira “segurtasun”-indarrek praktikan jarri dutena:

    • Bereizgabeko erasoak
    • Erasoak leku itxietan: Unamunoko metro geltokian, Amezolako tren geltokian eta atarietan.
    • Leiho eta balkoietan zeudenei tiro egitea.
    • Errekaldeko anbulatorioan sartzea itxarongelan zeuden pertsonak identifikatzeko eta medikuaren parteak “konfiskatzeko”.
    • Jabetza pribatuaren txikizioa: negozioen pertsianak, atarietako ateak, terrazak…
    • Objetu pertsonalen konfiskatzea, argazki kamarak eta mugikorrak irudiak heda ez ditzagun.
    • Mehatxu eta indarkeria (“Nos hemos quedado con tu cara, como te veamos en otras manifestaciones te vamos a meter por kale borroka”)
    • Furgonetetatik egindako tiro-segidak.

  • Geure konpromezua errepikatzen dugu biolentziaren kontra, nahiz eta ulertzen dugun pertsonen defendatzeko beharra poliziaren neurrizgabeko jokabidearen aurrean; biolentziak biolentzia eragiten du.

  • Auzoarekin eta auzoarentzat ekitearen ideala defendatzea partekatzen dugu eta kalteak suntsitzeagatik egin dituztenen kontra gaude.

Manifestazio ixilean aipatu zen bezala: “Kukutza bizirik dirau eta indartu egin gaituzte!” Kukutza aurrera, eraikin bat bota dezakete, baina ametsa inoiz ez!

KUKUTZA BIZIRIK!!

Posted in KUKUTZA, Movilizaciones_eu | Tagged | 12 Comments

Ezohizko Asamblada, barne egituraketa sistema erabakitzeko eta Bizkaian erabakiak hartzeko modua

GAUR  irailaren 25ean, igandea, Arriagan, arratsaldeko 18’00etan: Ezohizko Asamblada, barne egituraketa sistema erabakitzeko, koordinaketa mekanismoak eta Bizkaian erabakiak hartzeko modua.

Aste honetan, aurkeztutako proposamenen bilketan lan egiten duen taldeak, funtsezko dokumentua bidaliko du, eta bertatik abiatuko gara. Honen inguruko aldaketak, hitz-tarteak, eragozpen, azalpen, etab. egitera bultzatzen zaituztegu, bai eta asambladan bertan berauek defenditzera.

Ezohiko asamblada izango denez, gogorarazten dizuegu, agertzen diren guztientzat lekua zein hitzegiteko momentua izango dutela.

EDIT: Badaukazue prest ezohizko asanbladaren akta hemen pdf formatoan.

Posted in Organización Interna_eu, Sin categoría | Tagged , | Leave a comment

(Castellano) Apoyo a la manifestación del 25S en Donostia por una vivienda digna

Momentu honetan ez daukagu post hau euskerazko bertsioan. Animatzen zara tradukzioa egitera? Email bat bidali info@m15mbizkaia.net helbidera. Oraingoz eduki hau soilik hemen duzu eskuragarri Castellano.

Posted in Kaleratzeak, Kaleratzerik Ez, Movilizaciones_eu, Sin categoría | Leave a comment

Etxebizitza Topaketak

Urriak batean, larunbata, etxebizitzaren ingurruko topaketak burutuko ditugu Kalherritarrak-etik, M15Mtik. Horretarako denon parte hartze aktibo eta eraginkorra eskatzen dugu.

Topaketak Leioako Gaztetxean burutuko dira eta epea duzue hurrengo astelehenerarte parte hartzea konfirmatzeko, gehien bat bazkaria antolatzeko .

Topaketa hauen helburuak bi dira:

Alde batetik Bizkaian etxebizitza duinaren alde mugitzen diren taldeen proposamenak sakonago ezagutu eta, bestaldetik, amankomunean egin dezakegun lanaz eztabaidatu.

Goizean, beraz, taldeen ekarpenak aztertuko ditugu. Gai honetan lan egiten daben gizarte talde guztiak ongi etorriak izango dira.

Eta arratsaldean ekintzeei buruz hitz egingo dogu: sensibilizazio kanpaina amankomunak, ekintzak, okupazioa,…

Azkenik, une bat utzi nahi dogu M15M mugimenduari buruz, eta kalherritarrak ditugun helburuak plazaratzeko edota sendotzeko.

Kontzertu bat ere antolatu nahi dugu, gabeko 11:30etan bukatzeko, baina hori erabat sorpresa da ;-)

Anima zaitezte eta zabaldu gonbidapena. “Mundu berri bat daramagu bihotzean”

Programazioa


Posted in Batzordeak eta Lan-taldeak, Kaleratzeak, Kaleratzerik Ez, KalHerritarrak, Movilizaciones_eu, Sin categoría | Tagged , , | 1 Comment

<!–:eu–>Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra <!–:–><!–:es–>Reunión organizativa manifestación 15-O<!–:–>

Bihar, ostirala, 18:00etan Arriagan Urriak 15eko manifestaldia prestatzeko batzarra egongo da, euria egitekotan, Plaza Berrira mugituko gara.

Posted in 15Octubre - Unidos por un Cambio Global_eu, Movilizaciones_eu, Organización 15Octubre_eu, Sin categoría | Tagged , , | Comments Off

KUKUTZA III UTZARAZTEN SAIATZEN ARI DIRA

Gaur, goizeko 5:30tan, Kukutza III-ren eraitea posiblea egingo dauan utzarazteari bidea irekiteko polizia Errekaldera etorri egin da auzokoen kontra eginez. Eguna luzea izango dala suposatzen da baina, momentuz, jendea Gaztetxearen barne dirau eta animoso dagoz.

Gaur 10:15etan emandako prentsaurrekoa entzun ezazu

Gaztetxearen historian zehar eta, bereziki, azkeneko hilabete hauetan agertarazi dan moduan Kukutza momentu oro herri partaidetza plural eta irekiaren adibidea dala erakutsi egin da.

Azken hilabete hauetan Kukutza III-ren alde sortutako uhina bere indar guztiaz bidegabekeri honen kontra apurtu behar dau. Ez gara zirkinik egin Gabe Kukutza III nola apurtzen dan ikusten geratuko. Gaztetxea modu gogotsu, positibo, konstruktibo eta baketsu batena defendatuko dogu.

Kukutzak Amezolako geltokitik (Errekaldera sartzean dagoen biribilgunea) arratsaldeko 17:00tan Kukutzaren utzaraztearen kontrako manifestaldia deitzen dau.

Ez ezazu huts egin!

Posted in KUKUTZA, Movilizaciones_eu, Sin categoría | Tagged , , | 12 Comments