Datorren larunbatean, maiatzak 25, Zorraren Auditoretza Herritarraren I. Topaketa burutuko dugu. Bertan, zorrari eta krisiari buruzko eztabaida egingo dugu hainbat kolektiborekin batera.
Zorra aitzakia erabili eta austeritatea inposatzen digun diskurtso ofiziala agerian uztea da topaketaren helburua. Hori dela-eta, parte hartuko duten kolektiboak krisiaren ondorioez eta kapitalismotik eratorritako zor-motez (ekonomiari dagokionez, generoari dagokionez, ekologiari dagokionez…) mintzatuko dira.
Baina baita borrokan bat egiteko moduez, erresistentziez eta alternatibez ere. Amaitzeko, zorraren auditoretza-prozesua zer den azalduko da, eta zergatik den garrantzitsua prozesu hori herritarra izatea.
Horrenbestez, elkar ikustea gustatuko litzaiguke: datorren larunbatean, maiatzak 25, 10:30ean, Ekoetxean (Pilota kalea 5). Topaketari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue honekin batera doan kartelean. Mesedez, helarazi iezaiezue informazio hau interesatuta egon litekeen edozein lagun edo kolektibori.
Informazio gehiago nahi baduzue zorraren auditoretza herritarrari buruz edo Bizkaian lanean dabilen taldeari buruz, kontsulta ezazu bloga:
http://auditdeuda.wordpress.com/
edo facebookeko webgunea:






